Nafarroa Berriz Altxa ekimena aurkeztuko dute Bakaikun

Guaixe 2021ko eka. 3a, 09:23
Nafarroa Berriz Altxa! herri ekimenaren ekitaldia izan zen Altsasun. ARTXIBOA

Espainiako armada kanporatu zuen herri matxinada, eta Noaingo eta Amaiurreko batailen 500 urteurrenean sortutako egitasmoaren aurkezpena izanen da ostiralean, ekainaren 4an, 19:00etan, Bakaikuko plazan. 

Duela bostehun urte nafarrak subiranotasunaren alde altxatu ziren bezala, Nafarroa Berriz Altxa herri egitasmoak Nafarroako eta Euskal Herriko "askatasuna eta subiranotasuna" aldarrikatzen dute. Ekainaren 19an manifestazioa eginen dute Iruñean, eta aurretik aurkezpena eginen dituzte herrietatik. Bihar, 19:00etan, Bakaikuko plazan eginen dute.