Udala begirale bila

Guaixe 2021ko eka. 10a, 19:43

Bakaikuko haurrak patinarekin ibiltzen. ARTXIBOA

Haurrendako udako aisialdi kanpainan aritzeko da.

Bakaikuko Udalak euskarazko aisialdi programa eskainiko du 3 eta 12 urte arteko haurrendako. Bakaikun Euskaraz ekimeneko begiraleak izan nahi dutenek beraien curriculumak hilaren 20ra arte aurkeztu ditzakete udaletxean edo udala@bakaiku.eus e-postaren bidez. Horrekin batera, Bakaikuko Udalak jakinarazi du adin hori dutene gurasoek seme-alaben izen ematea zabalik dutela, hori ere garagarrilaren 20ra arte. Izena emateko gurasoek udaletxera hots egin edo 622 268 161 telefonora mezua bidali behar dute.