Zeltik parrandaren itzulera

Guaixe 2021ko eka. 24a, 14:31

Beietz! talde arbizuarraren kontzertua izanen da bihar, larunata, 19:30ean, Bakaikuko eskolen parkean. 

Udarekin Zeltik parranda tour martxan jarri du Arbizuko Beietz! taldeak. Lehenengo kontzertua atzo eman zuen, Irurtzunen, eta hasiera besterik ez dela esan dute. Bihar, ekainaren 26an, larunbata, 19:30ean, Bakaikuko eskolen parkean emanaldia eginen dute. Uztailaren 11n Lakuntzan izanen dira eta abuztuaren 19an Etxarri Aranatzen.