Estrategia planaren jarraipen bilera deitu dute

Guaixe 2021ko uzt. 16a, 10:28
Bakaikuarrak estrategia plana egiteko egindako bileretako batean. ARTXIBOA

Larunbatean, 12:00etan, udaletxeko goiko gelan.

Bakaikuko estrategia plana onartu zela bi urte pasa dira dagoeneko. Auzolana, etxebizitza eta eskolak izandako eraikina, hiru lehentasun horiek markatu zituzten. Auzolanari buruzko araudia ondu eta erabaki ondoren, beste bi gaiak dituzte gaur egun esku artean bakaikuarrek. Eta beste batzuk ere bai. “Aurrera egiteko erabakiak hartzea beharrezkoa” denez, hainbat gairen inguruan aritzeko bilera deitu du Bakaikuko Udalak. 

Alde batetik, eskolen eraikinaren inguruko beste proposamen bat aurkeztuko dute. Bestetik, urte akaberan itxiko da herrian dagoen denda bakarra. Hura ordezkatzeko aukerak zein diren aztertuko dute. Auzolanari buruzko ordenantza dagoeneko indarrean dela azalduko dute eta etxebizitza arloari buruzko informazioa ere emanen dute. Bakaikuarrek ere gaiak eraman ditzakete biharko bilerara. Bakaikuko Udalak parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Bilkuran osasun neurriak (musukoa, distantzia…) hartuko dituztela ere aurreratu dute.