Bakaikuko barnetegira euskara ikastera etorri zen Pantxike Kontrera sei urte lehenago. Bakaikuarrekin harremana egin zuen. Iturmendiko Udalak Santa Marinari buruzko historiari buruzko argitalpena egin ondoren Bakaikuri buruz antzeko zerbait egin zitekeela otu zitzaion Kontrerari. Iruñeko artxiboetan datu bilketa egin zuen, baina gehienak Bakaikuko herriko etxean opatu zituen. Margari eta Regina Urrestarazu ahizpek zekiten guztia kontatu zioten ere. XVIII. mendetik XX. mendera arteko gertaerak jaso zituen liburuan.