Beheko basorako bidea itxita

Guaixe 2021ko urr. 14a, 10:48
Bakaikuko ikuspegia. ARTXIBOA

Aizkibelgo bideko langa itxita dago ibilgailuendako.

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, beheko basorako bidea ibilgailuendako itxi egin du. Ubarkatxon dagoen langa itxita eragotzi dute ibilgailuak bidean aurrera egitea. Udalak beste abisu bat eman arte, bidea itxita egonen dela jakinarazi du.