Behiak trenbidean

Guaixe 2021ko urr. 11a, 10:01
Behiak eta txahalak Santa Marina ondoan. ARTXIBOA

Animaliak trenbidean sartzeak Gasteiz eta Zaragoza arteko distantzia ertaineko tren bati eragin zion apur bat, eta handik gutxira Iruñerako norabidean abiatu zen berriro.

Ihes egindako behi talde batek trenbidean bukatu zuen larunbatean, 19:40 aldera. Animalien presentziak Gasteiz eta Zaragoza lotzen duen distantzia ertaineko tren bati eragin zion apur bat. Iruñerako norabidean zihoala, abiadura moteldu behar izan zuen, eta helmugara bost minutu baino gutxiagoko atzerapenarekin iritsi zen. Abeltzainari behiak biltzen laguntzen Altsasuko polizia etxeko foruzainak egon ziren.