Udalak zergak kobratuko ditu

Guaixe 2021ko urr. 27a, 11:32
Bakaikuko udaletxea. ARTXIBOA

Bi zergen kobrantza azaroko lehen hamabostaldian eginen du udalak 

Bakaikuko Udalak jakinarazi du azaroko aurreneko hamabostaldian Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Hiri eta Lur Kontrinbuzioaren zergak kobratuko dituela, zehazki, haien bigarren seihilabeteko kuota. Ordainketak helbideratuta ez dutenek azaroaren 23ra arte dute bi zergak pagatzeko. Horiek udalaren Laboral Kutxako kontu korrontean ordaindu beharko dituzte.