Igandekoa, Gau Beltza

Guaixe 2021ko urr. 29a, 13:03

Bakaikuko haurra 2019ko ihoteetan. ARTXIBOA

Haurrek kuiak lantzeko tailerra eta kalejira eginen dira.

Domu Santu Egunaren bezperan, igandean, Gua Beltza ospatuko da Bakaikun. Hasteko, 17:00etan, haurrendako tailerra izanen da. Kuiak barrutik hustu, zuloak egin eta argia sartu barruan. Ondoren, herriko argiak itzali eta herrian zehar kalejira eginen dute, musikaz lagunduta. Ibilbideetan, herriko txokorik ilunenetan, kuiak utziko dira, pixka bat argitzeko. Segizioko kideak nahi bezala jantziko dira, baina garai batekoa gogoratzeko trapu zaharrak janztera gonbidatu dute antolatzaileek. Aurpegia, berriz, zapi txuri batekin estali edo margotzea da aukera. Ibilbidea Bakarrekoetxea elkartean despedituko da, gaztaina-jana izanen da han. 

Estreinako aldia da Bakaikun Gau Beltza ospatuko dena. Garai batean nola ospatzen zen galdezka adindu bakaikuarrengana joan ziren, eta ospakizuna berreskuratzeko pausoa ematea erabaki dute.