1936ko estatu kolpeak eta ondorengo gerrak eta diktadurak inauteririk gabe utzi zuten Bakaiku. Herriko Euskara Batzordeak gogoak freskatu zituen, eta, horrela, 1997ko otsailaren 15eko arratsaldeko azken orduan kamarro beldurgarriak, atzera ere, Bakaikuko kaleetara atera ziren. Kamarro txirri txarro esanez zirikatu zuenik izan zen. Larunbat hartan bertan afari arrakastatsua izan zen elkartean.