Osasun publikoaren aldeko giza katea

Guaixe 2022ko ots. 11a, 13:00

Bakaikuko kontsultategirako sarbidea.

Larunbatean, 12:00etan, plaza.

Pitteka okerrera egiten ari zen osasun sistema egoera okerragoan gelditu da COVID-19 gaitzak eragindako pandemiarekin. Horregatik, bakaikuarrak osasun arreta duin eta publikoaren alde egitera hots egin dituzte larunbat eguerdirako. Mediku kontsulta hartzen duen udaletxea giza kate batekin inguratuko dute. Horrela, osasungintza publikoari babesa adierazi nahi diote. Deitzaileek gaztigatu dutenez, giza katea pertsonen arteko distantzia eta osasun neurriak errespetatuz eginen dute.