Hirurogeita bat urteren ondoren, 1997ko otsailaren 15eko arratsaldean, kamarroak, atzera ere, Bakaikuko kaleetara atera ziren ondoren. Estatu kolpeak eta frankismoak etendako ospakizuna biziberritu zuen Euskara Batzordeak duela 25 urte. Ihote ospakizuna bihar dute Bakaikun, kamarroak ateratzeko eguna.
Kamarro askok zapiz estaltzen dute aurpegia. Buruan txanoak eraman ditzakete. Edo edozein animaliaren buru-hezurra edo adarrak. Soinean arpilerak, asko odolez zikinduta, eta farak. Eskutan hiruzpalau metroko zigorrak dituzte. Kamarroez aparte, ihote segizioak gurdi batek eta ereitea irudikatzen duen eta bi kamarrok tira egiten dioten golda batek osatzen dute.
Egitaraua
- Otsailak 26, larunbata
14:30 Herri bazkaria.
17:30 Kamarro kalejira.
Ondoren su piztea.