Udalak zirkulazio zerga kobratuko du

Guaixe 2022ko mar. 9a, 11:32
Bakaikuarrak terrazan eta autoa aldamenean. ARTXIBOA

Ordainketa helbideratuta dutenei hilaren 23an kargatuko zaie.

Bakaikuko Udalak jakinarazi du aurtengo zirkulazio zerga kobratuko duela. Zerga borondatez pagatzeko epea martxoaren 23ra arte zabalik dago. Ordainketa helbideratuta dutenei egun horretan kargatuko diete kontu korronteetan.