Udaberria eta San Benito, biak bat

Guaixe 2022ko mar. 21a, 11:39
Bakaikuarrak San Benito inguruan. ARTXIBOA

Gaur, 17:00etan, ermitan meza izanen da

Hainbat bakaikuarrek herria eta San Benito arteko 600 metro inguruko bidea eginen dute astelehenean. Bakaiku hego mendebaldera, barga ondoko ermitak egun horretan zabalduko ditu ateak titularraren omenezko elizkizuna hartzeko. 17:00etako mezaren ondoren, ohi denez, apaiza eraikinetik atera eta herriko soroak bedeinkatuko ditu, “fruitua eman dezaten”. Garai batean, santuari osasuna eta apetitua eskatzeko, bakaikuarrek etxeko lurrezko lapiko zaharrak eramaten zituzten eta ermitaren kontra botatze zituzten “San Benito buen apetito. Eltzeak hautsi eta biok itto” esanez.