Disko jaurtiketa

June Kintana, Nafarroako urteko atleta

Guaixe 2022ko api. 6a, 11:00
June Kintana.

Nafarroako Atletismo Galan June Kintana eta Asier Martinez Nafarroako urteko atletak izendatu zituzten

martxoaren 30ean Nafarroako Atletismo Gala ospatu zen. Bertan 30 sari edo aitortza egin ziren, eta tartean June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra eta Asier Martinez korrikalari iruindarra Nafarroako urteko atletak izendatu zituzten. Horretaz gain, aipatu bi atleten klubak, Grupompleo Pamplona Atleticok, klubaren saria jaso zuen. Kintanak ezin izan zuen galan egon, Leonen baitago, eta izendapena eskertzeko bideoa bidali zuen. 

Nafarroako Atletismo Federazioko kudeatzaile Orlando Millanek nabarmendu zuen denboraldiarekin “oso kontentu” daudela. “Asierrek Beijingo Olinpiar Jokoetan lortutako seigarren postua Nafarroako atleta batek orain arte lortutako posturik onena izan da, baina Espainiako Txapelketetan ere dominak lortu ditugu eta oso kontentu gaude” adierazi zuen. Horretaz gain, atleta federatuen kopuruak nabarmen gora egin duela azpimarratu zuen. Aurreko denboraldian 1.500 ziren federatuak, eta denboraldi honetan 2.300.