Atletismoa

Bakaikun jokatuko da XVI. Aitzkozar Herri Lasterketa

Guaixe 2022ko mai. 9a, 13:20
2019ko edizioa Iturmendin jokatu zen.

Ekainaren 11n eginen dute Bakarreko Etxea eta Aitzkozar elkarteek antolatzen duten lasterketa eta izena ematea zabalik dago.

Aitzkozar eta Bakarreko Etxea elkarteek, Dantzaleku Sakanaren klubaren laguntzaz antolatuta, ekainaren 11n jokatuko da XVI. Aitzkozar Herri Lasterketa, aurten Bakaikun. 17:00etan, kategoria txikien lasterketak jokatuko dira –aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak– eta 18:30ean, jubenilen eta nagusien proba. Elkartearen paretik hasiko da lasterketa. Izena ematea aurki zabalik dago Dantzaleku Sakana klubeko webgunean.