Maiatzean hasi ziren Bakaiku berritu eta apainduko zuten lanak. Baina haiek bukatu bitartean nahiko lohi eta zikinkeria izan zuten bakaikuarrek. Ur sarea berritu zen. Ordura arte batera jasotzen ziren euri urak eta ur zikinak eta horrek usain txarrak eragiten zituen. Bakoitzarendako hodi bat jarri zen. Eta behin zulatuta gas sarea ere zabaldu zen herrian. Horiek despedituta zorua berritu zuten. Lanak Obenasa enpresak egin zituen ia 77 milioi pezetaren (462.779,3 euro) truke. Nafarroako Gobernuak lanen %73 diruz lagundu zion udalari.