Bakaikuko plan estrategikoaren jarraipen bilera

Guaixe 2022ko mai. 17a, 07:44

Bakaikuko plan estrategikoa egiteko batzarra. ARTXIBOA

Plan estrategikoan aurrera egiteko ekarpenak jaso eta erabakiak hartzeko batzarra deitu dute maiatzaren21ean, larunbatean, 18:00etan, udaletxeko goiko gelan. 

Duela hiru urte eta erdi hasi ziren bakaikuarrak herriko plan estrategikoa osatzen. Pixkanaka hura gauzatzeko hainbat pausu eman dituela jakinarazi du Bakaikuko Udalak, eta hainbat gaietan, aurrera egiteko ekarpenak jaso edo erabakiak hartzea ezinbestekoa dela eta, larunbatean, maiatzaren 21ean, 18:00etan, plan estrategikoaren jarraipen bilera eginen dute udaletxeko goiko gelan. Eskolen eraikina, auzolana, denda, osasun kontsultategia eta ekarpenak gaiak landuko dituzte.