Udan haurrendako eskaintza egonen da

Guaixe 2022ko mai. 24a, 11:55
Bakaikuko kirol pistan haurrak jolasten amen begiradapean. ARTXIBOA

3 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta egonen da. Izen ematea zabalik dago. Udalak begiraleak kontratatzeko deialdia egin du.

Udalak jakinarazi duenez, Bakaikun Euskaraz aisialdi eskaintza izanen da aurten ere. Garagarrilaren 27tik eta garilaren 21era, izena ematen duten haurrak astegunetan 10:00etatik 13:00etara elkarrekin ongi pasatzeko aukera ianen dute. Bakaikuko Udalaren aisialdi eskaintzan seme-alaben izenak eman nahi duten gurasoek garagarrilaren 3ra arteko epea dute izena emateko. Horretarako, udaletxera hots egin edo mezua bidali 622 268 161 telefono zenbakira. 

Bestalde, Bakaikuko Udalak aisialdi eskaintza aurrera eramateko begiraleak behar ditu. Lanpostuan interesa duenak curriculuma idazkaritza.bakamendi@gmail.com e-posta helbidearen bidez aurkeztu dezake garagarrilaren 3a baino lehen.