Estazioaldea telefono eta zuntzik gabe dago

Guaixe 2022ko mai. 24a, 12:03
Bakaikuko iparraldea, trenbide gaineko zubia hartzen duena, dago telekomunikazio sarerik gabe. ARTXIBOA

Sei etxe eta bi enpresa daude telekomunikaziorik gabe.

Astigarretako bidearen hasieran, haren gainetik telefono eta zuntz optikoko linea pasatzen da. Azken aldian laso zegoen eta, antza, traktore bat pasatzean aurretik eraman zuen linea. Hariari eusten zion postea ere hautsi zen ere. Telekomunikazio enpresak hura konpontzeko modua aztertzeko langilea bidali du. Linea berria jarri beharko du. Ez da aurreneko aldia kablea lasatu eta behera egin duena. Aurrekoetan nola edo hala zuzendu duten mantentze enpresetako langileek. Baina oraingoan erabat hautsita gelditu da eta bi enpresa eta sei etxe telefono eta zuntz optikori gabe daude.