Bakaikuko Udalak kalitate eta prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen ditu eskolak hartu zituen eraikineko beheko solairuaren egokitzapena. Lanak despeditu ondoren, ezkerreko aldean haur eta gazte txokoa egonen dira, eta eskuineko aldean erabilera anitzeko gela. Bien artean sarrera egonen da, egungo leiho bat ate bihurtu ondoren. Sarrera horren parean komunak egonen dira, eta ezkerreko edo eskuineko espazioetara joateko aukera izanen dute erabiltzaileek.
Eraberritzek lanak 237.113,44 eurorengatik (BEZ barne) eman nahi ditu udalak. Enpresa hartzaileak lau hilabete izanen ditu lanak despeditzeko. Lana egiteko interesa duten enpresek beraien proposamenak garagarrilaren 12ko 23:59ra arteko aurkeztu ditzakete udaletxean.