Disko jaurtiketa

June Kintana, Espainiako txapelduna

Guaixe 2022ko eka. 27a, 11:00

June Kintana. UTZITAKOA

Atleta bakaikuarrak 54,98 metroko jaurtiketa egin zuen

Asteburuan Espainiako Atletismo Txapelketak jokatu dira Nerjan (Andaluzia), eta atleta nafarrek lan bikaina egin dute. Grupompleo Pamplona Atletico taldeko June Kintanak emakumezkoen disko txapelketa irabazi zuen, bere azken jaurtiketan, kilo bateko diskoa 54,98 metrora jaurti eta gero. Aurretik 53,48 metroko eta 54,65 metroko jaurtiketak egin zituen, urrea ere balio zutenak, baina behetik gora egin zuen. 

Bigarren Natalia Sainz sailkatu zen (52,66 m) eta hirugarren Paula Ferrandiz (50,61 m). 

Kintana Espainiako txapeldun absolutua da, hirugarrenez.