Festetako lehenengo egunean, Bakaikuko Play Back lehiaketa

Guaixe 2022ko uzt. 5a, 14:45

2019ko Bakaikuko festen hasiera zortzikoa dantzatzen. ARTXIBOA

Uztailaren 22an, ostirala, dantza txapelketa antolatu dute Bakaikun.

Koreografiak prestatzen hasteko deia egin dute Bakaikuko Udaletik, izan ere, festetako lehenengo egunean, uztailaren 22an, ostirala, arratsaldean, Play Back erakustaldia antolatu du. Adin guztietarako zuzendua dago, eta parte hartzera animatzeko deia egin du.