Kontribuzioa ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko uzt. 14a, 18:29
Bakaikuko udaletxeko atea. ARTXIBOA

Lehen seihilabeteko kuota kobratu du udalak.

Bakaikuko Udalak hiri eta lur kontribuzioaren aurtengo lehen seihilabetekoaren erreziboa pasa die zerga horren ordainketa helbideratua duten herritarrei. Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, zerga errezibo hori helbideratu gabe duten bakaikuarrek ostirala arte dute Laboral Kutxan ordainketa egiteko.