Etorkizuna taldearen dantza emanaldia Bakaikuko festetan

Guaixe 2022ko uzt. 15a, 09:55
Etorkizuna Dantza Taldeko dantzariak 2022ko dantza egunean egindako emanaldia. ARTXIBOA

Euskal dantza emanaldia izanen da uztailaren 25ean, astelehena. 

Etorkizuna Dantza Taldearen dantza emanaldia izanen da uztailaren 25ean, astelehena, 19:00etan, Bakaikuko plazan, festen baitan. Etorkizuna dantza taldearen barruan Ziorditik Etxarri Aranatz bitarteko dantzariak daude, eta euskal dantza tradizionaletik ukitu modernoak dituen koreografiekin uztartzen dute.