Bandaren dantzaldia festetan

Haize Berriak Bandako kideak. ARTXIBOA

Haize Berriak Bandaren kontzertua izanen da Bakaikuko festetako egun handian, uztailaren 25ean, astelehena. 

Uztailaren 25ean Santiago eguna izanen da, eta Bakaikun ostiraletik, uztailaren 22tik, aurrera haren omenezko festak ospatuko dituzte. Besteak beste, uztailaren 25ean, astelehenean, 13:00etatik aurrera, plazan, Haize Berriak Bandaren kontzertua izanen da. Banda 25 urteurrena ospatzen ari da aurten. 

Erlazionatuak

Uztailaren 22tik 26ra ospatuko dituzte Bakaikuko festak

Bakaiku

Pandemiagatik bi urtez bertan behera geratu ondoren, Santiagoren inguruan ospatzen dituzten festak izanen dira Bakaikun.