Herriko festetan azken bost urteetan egon gabea zen June Kintanak piztu zuen Bakaikuko festei hasiera eman zien etxajua. Herritarrek eta udalak horrela bere kirol lorpenak aitortu nahi izan zioten. Aurretik herriko txikiek play back ikuskizuna eskaini zuten eta ondoren Luken Goikoetxea eta Izadi Leitza kintoek zortziko bana dantzatu zuten. Biek dantzara beraien amonak atera zituzten dantzara, biak ere ahizpak baitira.