Urriaren 7an mustuko dute Bakaikuko denda

Guaixe 2022ko ira. 23a, 09:17

Bakaikuarrok herriko denda urriaren 5ean, asteazkena, zabalduko dute, eta ondoren mustutze ekitaldia eginen dute. 

Urriaren 5ean, asteazkena, zabalduko du Bakaikuarrok herri kooperatibak Herriko Denda, eta mustutze ekitaldia urriaren 7an, ostirala, eginen dute. Kooperatibak ehun bazkide nahi zituen eta kopuru hori erraz gainditu du. Bazkide bakoitzak 60 euro jarriko ditu, batzuk dagoeneko ordaindu dute, eta besteei larunbatetik aurrera konbratuko diete. Guztiek bazkidetza dokumentua bete eta sinatu beharko dute.