Barnetegiaren urteurrena ospatzeko bertso saioa

Guaixe 2022ko ira. 27a, 12:32

Bakaikuko barnetagiak 30 urte gehi bi bete ditu aurten eta urtean zehar ekimenak antolatu ditu, tartean irailaren 28an, asteazkena, Bakarrekoetxean eginen den bertso saioa. 

Sustrai Colina eta Sarai Robles bertsolariak ariko dira Bakaikuko Barnetegiak antolatutako bertso saioan irailaren 28an, asteazkena, 19:00etan, Bakarrekoetxea elkartean. Barnetegiaren urteurrenaren harira antolatutako ekimena da.