Gaztaina mozte eguna

Guaixe 2022ko urr. 13a, 10:40

Haur eta helduek parte hartu zuten Gaztaina Egunean. UTZITAKOA

Igandean ospatu zen, beheko basoan eta herrian.

 Hainbat bakaikuarrek domeka goiz argitsua baliatu zuten beheko basora joan eta Gaztaina Egunean parte hartzeko. Gaztainak jaso zituzten haur eta helduek. Herrira bueltan gaztaina haietako batzuk loreontzitan landatu zituzten. Gainera, Gaztaina Egunaren kontura Elkartean eta Koxkon udazkeneko pintxoak dastatzeko aukera izan zen. Bakaikuko Euskaraldiko batzordeak, bestalde, ekimenean izena emateko mahaia jarri zuen.