Jubilatuen elkarteko bazkide egiteko aukera

Guaixe 2022ko urr. 18a, 11:23

Bakaikuarrak Santio plazako aulkietan eserita. ARTXIBOA

Zuzendaritzako kideekin harremanetan jarri beharra dago.

Bakaikuko Hiru Haitz Jubilatu elkarteak irailaren 11n egindako bileran erabaki zuen herrian erroldatutako  jubilatu guztiei aukera ematea elkartean sartzeko sarrerarik ordaindu beharrik izan gabe. Horretaz aparte, elkarteak erabaki zuen bazkide berriek hileko kuotak bakarrik ordaindu beharko dituztela elkarteko kide egiteko. Interesa dutenek jar daitezela harremanetan zuzendaritzako kideekin.