Lastaila akaberako goiz batean egin zen erakusketa. Bakaikuarrek herriko basoan jasotako 84 ziza mota izan ziren ikusgai. Hala ere, eguraldi lehor eta euri faltagatik, 1997koa ez omen zen ″onddo urtea″ izan. Baina ziza guztiek ez zuten erakusketan bukatu. Lau emakumezkok haietako batzuk prestatu zituzten eta, esaterako, galanpernak arrautzekin, ogi mamiekin edo gaztarekin prestatu zituzten.