Kuiak eta gaztainak Bakaikuko Gau beltzan

Guaixe 2022ko urr. 28a, 11:47

Urriaren 31n, astelehenean, garai batean bezala domu guztien bezpera ospatuko dute Bakaikun. 

Arbiak barrutik hustu, bertan argia sartu eta herriko txoko ilunak argitzen zituzten garai batean Gau beltzean, Bakaikun. Urriaren 31n, astelehenean, Gau beltzean, ohitura berreskuratuko dute eta kuiak prestatuko dituzte, kalejira eginen dute eta, amaitzeko, gaztainak erreko dituzte. Etxeko oihal zaharrekin jantzetko eta aurpegiai izara txuri batekin estaltzeko deia egind ute antolatzaileek. Kalejira bitartean herriko argiak hamabost minutuz itzaliak egongo dira. 

Bakaikuko gau beltza 

  • 16:30 Kuiak prestatu, auzoan.
  • 18:30 kalejira musikaz girotua, herritik.
  • 19:30 gaztainak erretzea.