Euskaraldirako prestatzen

Guaixe 2022ko azaroaren 4a

Izena emateko mahai bat 2020ko Euskaraldian. ARTXIBOA

Azaroaren 5ean, larunbata, Bakaikun egitasmoan izena emateko aukera izanen da. 

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia egitasmoa eta herritan dagoeneko prestatzen ari dira. Hortaz, azaroaren 5ean, larunbata, 19:00etatik aurrera, Bakaikuko plazan izena emateko eta txapak banatzeko mahaia jarriko dute.