Euskaraldirako dena prest

Guaixe 2022ko aza. 15a, 09:24

Txapak banatuta eta helburuak zehaztuta dituzte bakaikuarrek.

Euskaraldia ate joka da eta Bakaikuko Euskaraldia batzordeak dagoeneko egina du Hitzez ekiteko ekitaldia. Bakarreko etxea elkartean hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketan parte hartu nahi dutenen izen-abizenak hartu zituzten eta zegokien rolaren txapa banatu zieten, ahobizi edo belarriprest. Gainera, Euskaraldiko parte hartzaile ugarik hamabost egun horietarako beraien buruari jarritako erronka idatzi zuten. Guztia pintxo potearekin girotua egon zen.