Euskaraldiaren hasiera ospatuko dute Bakaikun

Guaixe 2022ko azaroaren 18a

Azaroaren 18an, ostirala, hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoari ongietorria emateko suziria bota eta beste eginen dute. 

Euskaraldiaren hasiera ospatzeko suziria botako dute eta txapak jantziko dituzte Bakaikun, 20:00etatik aurrera. Ondoren, txistorrada eta musika izanen dira elkartean -eguraldiak laguntzen badu kanpoan-.