Rock gaua Bakaikun

Guaixe 2022ko aza. 18a, 10:35

Azaroaren 19an, larunbata, J. Haybers taldearen kontzertua izanen da Koxko tabernan. 

Ibai Hernaiz, Ricardo Areta eta Victor Lopez musikariek osatzen dute J' Haybers taldea. La Banda del Jefe Bigun taldetik datoz hirurak, eta Altsasuko Sukarrafest jaialdian egin zuten aurkezpen kontzertua. Azaroaren 19an, larunbata, 23:00etatik aurrera, Koxko tabernan rock & roll kontzertua emanen dute.