Elkartearen eguna ospatuko dute Bakaikun

Guaixe 2022ko azaroaren 21a

Azaroaren 26an, larunbata, Bakarreko Etxearen eguna izanen da. 

Mahaiaren inguruan bilduko dira Bakaikuko Bakarreko Etxeako kideak azaroaren 26an, larunbata, elkartearen eguna ospatzeko. Opakizuna 13:00etan hasiko da Bakaiku Kantuz-ekin potearekin. Ondoren, haurren bazkaria eta bakzaria izanen da, bazkalostean haurrendako tailerrak, bingoa, musa eta abar direla. Musika Trikidantz taldeak jarriko du aratsalde-gau partean eta 22:00etan mokadu jatea izanen da. Bakaikuar guztiak daude parte hartzera gonbidatuak. 

Bakarreko Etxea elkartearen eguneko egitaraua

  • 13:00 Poteoa Bakaiku Kantuz-ekin.
  • 14:00 Haurrendako bazkaria. 
  • 14:30 Bazkaria. 
  • 15:00 Haurrendako tailerrak. 
  • 16:30 Bazkalondoa: Bingoa, musa, karaokea...
  • 20:00-21:30 / 23:00-01:00 Trikidantz. 
  • 22:00 Mokadu jatea.