Kalendaiyua egiteko argazki eske

Guaixe 2022ko aza. 28a, 09:26
Kalendayuen argitaratutako argazki bat. ARTXIBOA

Herriarekin lotura duten hamabi argazki behar dituzte hura osatzeko.

Aurtengo kalendayuan azken orria aurki pasa beharko dute bakaikuarrek, abendua agerian uzteko. Urtea despedituta egutegi berria jarri beharko dute. Eta 2023ko herriko egutegia egin ahal izateko Bakaikurekin lotura duten argazkiak behar dituzte, herria protagonista izanen den egutegia eginen dutelako aurten ere. 

Egutegi hori bakaikuar guztien artean egin nahi dutenez, egileek herritarrei argazkiak bidaltzeko eskatu diete: “zure ustez interesgarriak edo politak diren argazkiak bidaltzea eskertuko genizuke”. Zehaztu dutenez, “argazkiak gaur egungoak edo garai batekoak izan daitezke”. Argazkiak, paperean edo modu digitalean, dendan, Koxkon edo udaletxean utzi daitezke, edo bakaiku.egutegia@gmail.com e-posta helbidera bidali. Irudiak aurkezteko epea azaroaren 30ean, asteazkenean, despedituko da. Jakina, argazki guztiak berehala bueltako dizkiete jabeei.