Euskaraldiaren barruan euskaraz jolasteko eta pentsatzeko ekimena antolatu dute Bakaikun, azaroaren 27rako, igandea, 18:30ean: Berbaxerka lehiaketa. Berbaxerkan zazpi letra agertzen dira, sei berde eta erdikoa gorria eta horiekin hitzak sortu behar dira, gorria, erdikoa, nahi eta nahi ez erabali behar da. Esaterako, k, u, a, k, a, i eta erdikoa b letrekin bakaiku hitza egin daiteke. Lehiaketan parte hartzeko bakoitzak bere mugikorra ekarri beharko du, eta saria Bakaikuarrok dendan gastatzeko 30 euro izanen dira.