1998-01-27

Lorenzo Ondarraren kontzertua

Guaixe 2023ko urt. 31a, 10:23

Bakaikuko organo berria mustu zuen

Bakaikuko elizan 70 urte zuen harmoniuma organo elektriko bategatik ordezkatu zuten urte hasieran. Musika tresnagatik 1.404.000 pezeta  (8.438,21 euro) ordaindu zituzten. Koruan jarritako organo elektriko berria mustutzeko Lorenzo Ondarra organo jole eta konposatzaile bakaikuarrak kontzertua eskaini zuen ilbeltzean. Aurreko hilabetean Etxarri Aranazko abesbatzak Ondarraren gabon kantekin kontzertua eskainia zuen Iruñean.