Bakaikuko EHBilduren batzarra

Ilbeltzaren 14an, larunbata, herri batzarra eginen dute Bakaikuko udaletxean. 

Maiatzean udal hauteskundeak izanen dira, eta alderdiak dagoeneko prestatzen ari dira. Bakaikuko EHBilduk herri batzarra deitu du ilbeltzaren 14an,  larunbata, 18:00etan, udaletxean. Legegintzaldiaren balorazioa eta hauteskundeei buruz hitz eginen dute.