Disko jaurtiketa

June Kintanaren lehena

Guaixe 2023ko ots. 7a, 10:30

June Kintana, denboraldiko lehen saioan. UTZITAKOA

Aragoi aldean egin zuen urteko lehen saioa

Disko jaurtitzaile bakaikuarrak 2023ko denboraldia Aragoin mustu zuen ilbeltzaren azken asteburuan. Kintanak 52,47 metrora jaurti zuen diskoa eta txantxa egin zuen Sare Sozialetan, denboraldia "marraskilo baten antzera" hasi duela adieraziz.