Otsailaren 12an Nafarroako Neguko Jaurtiketa Luzeen Txapelketa hartu zuen Larrabidek. Emakumezkoen disko jaurtiketan zortzi atleta lehiatu ziren eta kilo bateko diskoa urrutien jaurti zuen disko jaurtitzailea Grupompleo Pamplona Atletico taldeko June Kintana Larraza izan zen. Bakaikuarrak 52:02 metroko jaurtiketa egin zuen, azken hau seigarren saiakeran. Bigarren bere taldekide Angela Ferreira sailkatu zen (37:82 m) eta hirugarren Hiru Herriko Nerea Lechado (29:52).