Lau gaztek sendotza hartu dute

Guaixe 2023ko ots. 22a, 11:46

Sendotza hartu zuten gazteak elizako ordezkariekin batera. @iglesianavarra

Elizan egin zen ekitaldia.

Bataioan harturiko grazia sendotzen duen elizaren sakramentua, sendotza, hartu zuten lau gazte bakaikuarrek asteburuan. Miguel Larrambebere pastoral bikario nagusiaren buru izan zen konfirmazio ekitaldian eta hark eman zien sendotza lau bakaikuarrei. Sakanako Pastoral Arretarako Unitateko Javier Aldabe apaizak lagundu zion.