Egur loteak eskatzeko garaia

Guaixe 2023ko mar. 24a, 11:12

Bakaikuko ikuspegia autobia gaineko zubitik. ARTXIBOA

Hilarekin batera despedituko da.

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, etxerako egur lotea eskatu nahi dutenek hilaren 31era arteko epea dute. Eskaerak udaletxean edo www.bakaiku.eus web orriaren bidez egin daitezke. Izen-abizenak eta telefonoa ematearekin batera, loteen eskatzaileek zehaztu behar dute egurra etxera nola eramanen dute. Bi aukera dituzten: betiko moduan etxeko baliabideak erabiliz egitea, edo udalak kontratatutako Arpana enpresaren zerbitzuak baliatzea. Azken aukera horren alde egiten duten bakaikuarrek egurra zein tokitan uztea nahi duten zehaztu beharko dute eskaera egiterakoan.