Apirilaren 15ean hasi zen Espainiako Kluben Ohorezko Mailako Atletismo Txapelketa. Emakumezkoetan, lehen jardunaldia Larrabide estadioak hartu zuen. June Kintana Larraza atletaren Grupompleo Pamplona Atletico taldeak Atletico San Sebastian, Alcampo Scorpio 71 eta Super Amara BAT taldeak izan zituen aurkari.
Kilo bateko disko jaurtiketa txapelketako txapelduna June Kintana izan zen, 53,88 metroko jaurtiketarekin. Bakaikuarrak 13 metro atera zizkion Goizane Garziari (40,14 m). Angela Ferreira izan zen hirugarrena (37:19 m).