Asteburuan aire zabaleko Espainiako Unibertsitateen Arteko Atletismo Txapelketa jokatu zen Leonen. June Kintanak Leongo Unibertsitatea ordezkatu zuen, bertan ikasten baitu. Bakaikuarrakbeste 20 atleta izan zituen aurkari. Kintana Espainiako Unibertsitateen arteko disko jaurtitzaile txapelduna izan zen kilo bateko diskoa 53,53 metrora jaurti eta gero. Bigarren Zaragozako Unibertsitateko Natalia Sainz izan zen (50,49 m) eta hirugarren Murtziako Unibertsitateko Carmen Maria Mendez (47,62 m).
Unibertsitateen arteko txapelketan parte hartzen duen azken aldia izan da hau Kintanarendako, aurten bukatuko baititu albaitaritza ikasketak, Leonen.