Maiatza zutik da

Guaixe 2023ko mai. 3a, 11:33

Bakaikuarrek urteko aurreneko maiatza jaso zuten maiatzaren 1ean, mendi gainean. Bakaikuar mordo bat eta hainbat herritako jendea izan zen hura jasotzearen lekuko.

Maiatza zutitzeko aurreneko saiorako mendira joan eta Aingibelen sartu ziren pago egokia opatzeko. Begiz jotakoa aizkoraz moztu zuten, baina kuku gelditu zitzaien. Lortu zuten enborra lurreratzea. Hari soka bat lotu eta handik Hartzabalera enborra eraman zuten. Bideko 750 metro ingurutan arrastaka eraman zuten, eta azkeneko metroetan bizkar gainean. Garraio lanak egin ondoren, enborra behar bezala prestatzen 20 bat minutu eman zituzten. Eta metalezko oinarri, soka eta kabestrantearen laguntzaz zutitu zuten bakaikuarrek aurtengo aurreneko maiatza. Hurrengo maiatza herrian jasoko dute, San Joan inguruan.