Maiatzaren 19tik 21era Alemanian lehiatu zen June Kintana Larraza disko jaurtitzaile bakaikuarra, Hallesche Werfertage 2023 txapelketan, munduko jaurtitzaile onenekin. Kintanaren jaurtiketa onena 55,60 metrokoa izan zen eta B multzoko bigarren jaurtitzaile onena izan zen, sailkapen orokorrean hamabigarrena. “Esperientzia ahaztezina izan da, munduko jaurtitzaile onenez inguratuta” azaldu du bakaikuarrak sare sozialetan. Orain Madrilen dago, aire libreko txapelketak prestatzen.